LURRAMAKO  OSTATUA

Jateko eskaintza berezia

Gaur egungo eta biharko erronkak kondutan hartuz, Lurrama-ko sukaldariek koherentzia gehiagoren lortzea xede izan dute, proteina begetalei parte haundiago bat eskainiz haragia baztertu gabe.
Egun osoan tokiko eta kalitatezko edari eta janari eskaintza proposatua izanen da, xutik manatzeko eta jateko gisan pentsatua izan dena.
Etxeko taloak : osoki Lurrama-ko laguntzaileek prestaturik, arto gorri eta Herriko ogi irinekin.
Menua : kuia eta gaztain salda pasatua, 2030eko azita (barazkiak, lekadunak, zerealak eta xerrikia), gasna xuria erreximentarekin.

Aspaldiko partaideen laguntza ukan dugu eta eskertzen ditugu :

  • Miarritzeko Atlantiko hostaler lizeoa
  • CMA artesautza ganbara
  • Christophe Grosjean (Citrus, Miarritze)
  • Fabian Felman (L’impertinent, Miarritze / Basa, Baiona)
  • Henri Amestoy (Artz’ain, Irisarri)
  • Bixente Chapelet (Ezkaratza, Heleta)
  • Fabrice Idiart (Le moulin d’Alotz, Arrangoitze)
  • Antoine Chepy (Arotzenia, Urruña)
  • Jean Pierre Larramendy (Goxokia, Maule)