Azaroaren 11a
UNIBERTSITATE HERRIKOIA
11etan – lehen estaia – 1-2 gela
Emazte laborarien tokia Euskal herriko laborantzan
Emazte laborariek beti izan dute funtsezko eginkizuna etxaldeetan, nahiz eta guztiz isilduak eta itzalpean atxikiak izan diren luzaz. Beren senarren itzalpean, estatus sozialik gabe… Borroka luze batzuen poderioz gauzak aldatzen ari dira. Gaur egun, Euskal Herrian, gero eta gehiago dira laborantzan, artzaingoan plantatzen diren emazteak. Laborantzan gero eta leku gehiago hartzen ari dira, laborari erakundeetan, baita plaza publikoan ere.
Mahain inguru honetako parte hartzaileek emazteek etxaldeetan eta laborari dinamiketan hartzen duten lekuaren lekukotasunak emanen dituzte. Hegoalde eta Iparraldeko errealitateak ezberdinak izanik ere, helburuak amankomunak badira: emakumeek beren leku osoa hartu behar dute Euskal Herriko laborantza arloan.
3etan – lehen estaia – 1-2 gela
Emazteen tokia erakundeetan
Gauzak ez dira beti natural eta errex egiten. Noizean behin sustatu eta planifikatu behar dira. Hala, genero-berdintasuna erakunde kolektiboetan (egiturak, sindikatuak, alderdi politikoak, etab.) ez da baitezpada naturala, eta ez da arduradunen eskakizun bat ere, gehienetan arduradun bhauek gizonak direlarik. Emazteeri lekua emateko egituraketa eta funtzionamendu moduak ere ez dira egokiak.
ELA eta Confédération Paysanne sindikatuetan eginiko aukerak adibidetzat harturik, metamorfosi feminista baterantz jarraitu beharreko urratsak aipatuko ditugu. Dominique Voynet-ek politikagintzan emazte gisa izan duen esperientziaren eta emazte arduratsuen bilakaeraz duen ikuspegiaren berri ere emango du.
3etan – lehen estaia – 3 gela
Des brebis et des femmes, Laurence Fleury-ren filma
Duela hogeita hamar urte artzain-lanbidea gizonezkoa zen kasik bakarrik. Ardiak bortuetan zaintzen zituzten emazte guti ziren eta esku baten hatzetan kontatzen ziren.
Gaur egun, Biarnoan, artzain-etxolen erdiak bikoteek edo familiek betetzen dituzte. Kasik heren bat emazte artzainak dira, eta uda osoa mendian pasatzen dute, gizonen lan ber-bera eginez. Lanbidea gaztetu da ere.
Zerk bultzatzen ditu emakume hauek, gehienak hiritik datozenak, diplomatuak batzuk, lanbide hau besarkatzera? Zer zailtasun dituzte? Nola lortzen dute instalatzea? Eta nola ikusiak dira ingurune tradizional horretan?
5etan – lehen estaia – 1-2 gela
Emazte laborarien borrokak munduan zehar – Morgan Ody gazamaren hitzaldia
Landa-eremuetan bizi diren emazteek eta emazte indigenek borroka eta iragan luzea dute. Aintzinamendu garrantzitsuak lortu dituzte zenbait testuinguru eta eskualdetan. Borroka feministek emazteen eskubideak giza eskubide gisa onartzera, hezkuntzarako eta baliabideetarako eskubideak onartzera eta emazte batzuen gizarte-egoera hobetzera eraman dute. Baina konkista horiek ez dira unibertsalak.
Morgan Odyk, edizio honetako gosamak, munduan zehar emazte laborarien borroken berri emanen digu. Via Campesinako koordinatzaile nagusia, 200 milioi nekazari inguru biltzen dituen munduko erakundea, eta Confédération Paysanne sindikatako batzorde feministako kidea, hizlari ezin hobea da gai horiek sakontzeko.