Jateko eskaintza berezia

Gaur egungo eta biharko erronkak kondutan hartuz, Lurrama-ko sukaldariek koherentzia gehiagoren lortzea xede izan dute, proteina begetalei parte haundiago bat eskainiz haragia baztertu gabe.

Apairuak 800 mahaikideentzat zerbitzatuak dira. Ostiralaren afariak eskualde gomitatuaren errezetak proposatzen ditu, larunbataren afaria zikiro tradizionala da, eta igandean sukaldariaren bazkaria da, Euskal herriko chefek prestatzen dutena, tokiko ekoizpenekin.

Prestaketan eta zerbitzuan ostalaritza eskolek laguntzen dute.

Eguneren zehar, taloak, burgerak, ogitartekoak, pintxoak atxemaiten dira, beti kalitatezko eta tokiko ekoizpenekin.

Ostatu desbernietan edaten dira arnoa, sagarnoa, garagardoa, alkoolik gabeko edariak, EHan edo eskualde gomitatan eginak.