Lurrama, zer da ?
Lurrama (ama-lurra), Euskal Herriko Laborantza Ganbarak sortu zuen, laborantza herrikoia eta iraunkorra bultzatzeko: gizonak eta natura errespetatzen dituen laborantza.Lurramak, ehunka laguntzaileen lanari esker, gomitatzen zaitu, erakusketa, merkatu, apairu, animazio eta giroan parte hartzeko!
Laborantza herrikoia, zer da ?
Etxalde baten sistema bere osotasunean eta bere berezitasunetan ulertzen laguntzen dute zeharkako 6 gai horiek. Laborariak helburutzat hartzen ahal ditu, bere erritmoari eta etxaldeko errealitateari egokituz:
- Autonomia, erabakietan, ekonomikoa, teknikoa, energetikoa.
- Eskuratzeko eta ekoizteko ahalen banaketa.
- Eskuz-aldatzea, transmititzeko gai izaitea, etxaldearen iraunkortasuna segurtatzea belaunaldiz belaunaldi.
- Naturarekin lan egin, tratamendu gutti, produkzionen aniztasuna, txandakako laborantza bioaniztasuna.
- Ekoizpenen kalitatea, ekoizteko manera, dastamenaren kalitatea, ekoizteko baldintzak argiki agertaraztea, sasoinen errespetua.
- Tokiko garapena eta lurraldearen dinamika, lan eskaintzen sortzea, lurraldearen baloratzea, tokiko bizian implikatzea, ekoizteko eta saltzeko sare kolektiboen erabiltzea.
Lurrama sustengatzeko eta EHLG laguntzeko, beherean egin klik !