2026 – Aurten 3 lehiaketa proposatzen ditugu :
​


 

AOP  Ossau Irati gasna lehiaketa

Azaroaren 6an, ostiralarekin, 9etatik landa – Hall 1

AOP Ossau-Irati eremuko gasna lehiaketa handiena 50 bat partehartzaileekin. Sarri banaketa izanen da igandean, sukaldarien bazkari ondoan.
Hiru kategori :
  • mendiko gasna
  • etxeko gasna
  • esnetegietako esnegordineko gasna (Euskal Herrikoa, Iparralde edo Hegoalde)

Izen emateak idekiak dira Urriaren 30a arte : parte hartzeko, EHLGn Argitxu Luro kontaktatu behar duzue : argitxu@ehlgbai.org

Publiko zabalari ere deia luzatzen dugu : epaimahaian nahi baduzue izan eta gasnak dastatu, Argitxurekin harremanetan sar. Urtero hogoi bat pertsona behar dira gasna dastatzeko eta sailkatzeko.


Photo
 

Photo
 
 
 

 

Herriko  ogi  lehiaketa

Azaroaren 6an, ostiralarekin, arratsaldeko 2etan – Hall 1

Herriko ogiak laborariak, eiherak eta okinak biltzen ditu, Euskal Herrian osoki ekoiztua den ogia proposatzeko. 

Lurraman iragaiten den Herriko ogiaren lehiaketak hogoi bat okin biltzen ditu.

Izen emateak idekiak dira Urriaren 30a arte. Parte hartzeko, Herriko ogian Sara kontaktatu behar duzue : ogia@herriko.fr

Publiko zabalari ere deia luzatzen dugu : epaimahaian nahi baduzue izan eta gasnak dastatu, Sararekin harremanetan sar. Urtero hogoi bat pertsona behar dira ogia dastatzeko eta sailkatzeko.

Atxeman Herriko ogia zure etxetik hurbil!



Akazia-ezti lehiaketa

Azaroaren 7an larunbatarekin, 9etan, – Hall 1

Erle beltza elkartearekin, Euskal Herriko akazia eztia lehiaketa antolatzen dugu. Amatur zein profesionalentzat idekia, edozoin erlerekin ekoiztua den eztia. Bi kategori :

  • Akazia eztia amaturak
  • Akazia eztia profesionalak

Izen emateak idekiak dira, urriaren 30a arte. Parte hartzeko, Argitxu LURO kontaktatu behar duzue : argitxu@ehlgbai.org ou au 0689725414.

Publiko zabalari ere deia luzatzen dugu : epaimahaian nahi baduzue izan eta eztiak dastatu, Argitxurekin harremanetan sar.