- Ura eta osagarria : eritu aintzin lantzeko
Ura bizidun guziek egunero beharrezkoa dugu, hala nola edaten dugun ura bistan dena, garbitzeko erabiltzen dugun ura, baita gure elikagaiak ekoizteko behar den ura ere. Gure gizartean, uraren eskuragarritasuna funtsezko eskubide bat da. Bainan, munduan, biztanleriaren parte bat bizi da ura bakana edo zikina den tokietan. Ura baliabide beharrezkoa bada ez da mugagabea.
Naturan diren iturriek ez dute ura denentzat segurtatzen, orduan kolektibitateek, ur araztegiak sortu dituzte, ur zikina garbituz, ura edangarri bilakatzeko.
Mikro organismo, pestizidio edo produktu kimikoek edangarritasuna mugatzen dute eta horretarako erakunde desberdinek analisiatzen dute usu uraren edangarritasuna.
Alabainan, gaur egungo ikerketa kriterio horiek aski fidagarriak ote dira osagarriarentzat arazorik ez dela segurtatzeko ?
Parte hartzaileak : Jean François LAGRAULA (laboraria, Comité de bassin); Patrick BONILLA (ARS); Eneko ALDANA (Euskal Hirigune Elkargoa), Sophie CHAPELLE
2026ko azaroaren 6an, ostiralarekin, 15tan – gela 4-5
- Ura : zer gatazka ?
“Askotan, estatuen arteko gerleri pentsatzen da uraren inguruko gatazkak aipatzean. Hala ere, ikerketak frogatu du estatuek ez dutela gerlarik egiten urarentzat. Uraren gaia zenbat eta zailagoa izan, orduan eta gehiago kolaboratzen dute elgarren artean, batzuetan gerran ari diren bitartean ere bai. Uraren inguruko gatazkak ainitzak dira eta bortitzak izan daitezke. Aurkezpen honetan uraren inguruko zein eragile (estatu ala ez estatukoak) gatazkan sartzen diren aztertuko da.Aurkezpen honetan uraruen inguruan gaztazkan sartzen diren eragile desberdinak aztertuko dira (izan estatu edo ez). Ikusiko dugu zerk eramaiten dituen horrela kontra egitera, eta zergatik gatazka horiek ikusezin izaiten segitzen duten. Hiru nahasmen handik osatzen dute, gure urari buruzko diskurtso zientifikoa. Eskaintza eta beharra, stock-a eta gora-behera, erabilpena eta kontsumoa nahasten ditugu.
Nahaste horietako bakoitza aztertuko dugu, bakoitzak urari hobeki pentsa dezan. Gure erregimen plubiometrikoen bilakaera azkarrak behartzen gaitu uraren gora-beherekin ditugun ekintzak molde kolektiboan berrantolatzera. Gatazka horiek konpontzeko eta azkartzen ari den klima-aldaketari zinez egokitzeko bideak aztertuko ditugu.” –Julie TROTTIER–
Parte hartzailea : Julie Trottier CNRS-eko ikerketa-zuzendaria da, eta urarekin lotuak diren gaietan espezialista ezaguna. Julie Trottier-ek Lurraman, ikuspegi zientifiko eta herritar bati oihartzuna emanen dio, gizarte osoari eragiten dion gai bati.
2026ko azaroaren 6an, ostiralarekin, 17tan – gela 1-2-3

- L’eau et l’alimentation, c’est la vie
« Ura eta elikadura, bizia da”
Ura biziaren molekula garrantzitsuena da. Urik gabe bizidunik ezin da bizi. Uraren kantitatea munduan zehar beti berdina da, aldiz bere banaketa denboran eta espazioan zalantzan ezarria da aldaketa klimatikoaren ondorioz. Ur eskasia arrangura larri askoren iturri da, gizartea eta bere ingurumena arrixkuan ezartzen baititu.
Hamarkada guttitan, gure baliabide naturalen xurgatze soberakinak aldaketa handiak eragin ditu uraren zikloan, ekosistemen kudeaketan bai eta kliman ere. Gero eta azkarrago biodibertsitatea mehatxatua da, adibidez gure ibaietan arrain migratzaileak desagertzen ari dira.
Gizakiek ere osasun arazoak dituzte, egunerokoan produktu kimikoekin kontaktuan baitira, elikaduran ere bai.
Eta orain funtsezko galderak dauzkagu: zer jaten dugu? Nola eginak dira gure elikagaiak? Gure janaria ekoizteko manera desberdinak badira, eta denak ez dira on guretzat, ingurumenarentzat edo klimarentzat. Laborantza intentsiboak, lurra,ura eta diru publikoa berenganatzen ditu, eta denak zepo berera erorrarazten gaitu, bada garaia hortarik ateratzeko.
Eta alternatibak badira!
Laborantza herrikoia da uraren erronka berriei erantzuten dion eredu bakarra!
Parte hartzailea : Gilles Boeuf, Lurramaren gazaita
2026ko azaroaren 7an, larunbatarekin, 11tan – gela 1-2-3
- Laborarien praktikak
Ura ezinbesteko elementu bat da laborantza ekoizpenerako.
Beharrezkoa da landareentzat, eta ezinbestekoa animalientzat.
Udan, baliabide hau tentsiopean da. Eurien beherakadak, barreatze klimatikoaren ondorioz, eta kontsumoaren igoerak, ur erabilgarriaren kantitatea baldintzatzen dute. Horrek laborantza munduaren gain eragina du: ureztatzeak muga administratiboak ditu, ziterna-kamioien bidez zenbait larre hornitzen dira, etabar…
2040erako, ur eskuragarritasunaren galtzea % 30ekoa izango da Euskal Herrian: lurraldeko laborariek egoera berri horretara egokitu beharko dute. Etxaldeetan proiektu berriak sortzen ari dira urritasun gehiagorantz joaiteko, mega-bassinen ereduan erori gabe.
Ur kantitatearen garrantziari bere kalitatearena gehitu behar zaio. Kasu honetan ere, laborantza aktibitateek baliabidea babesteko errola dute, batez ere hartze lekuetatik eta erreketatik hurbil.
Nola moldatzen dira laborariak baliabide hidrikoaren eskasiara? Zer plantan jartzen dute ura babesteko?
Parte hartzaileak : Argitxu ITHOURRIA (SCIC Garroa); Hervé DAMESTOY (CAPB); Xabi HARLOUCHET (laboraria); Régis GONNET (Ardexako mahatsezaina)
2026ko azaroaren 7an, larunbatarekin, 15tan – gela 1-2-3

- Elikagaietako uraz
Nahiz euri ainitzak dituen lurralde batetan izan, berotze klimatikoak eta ur baliabideen urritasun gero eta handiagoak eragina dute gu denentzat.
Ura gure elikaduraren erdigunean da. Egunero edaten dugun uraz gain, kontsumitzen dugun elikagai guziek ura behar dute haien ekoizpenerako. Fruitu, baratzeki, zereala, haragia, esnea eta gasnak ur elikagaiez osatuak dira. Zenbat ur behar da gure elikagaiak ekoizteko? Nola kontserbatu dezakegu baliabide hau, guzientzat eskuragarria den kalitatezko tokiko elikagaien hornidura atxikiz ?
Gero eta urriagoa den edozein baliabide bezala, bere erabilerari buruzko hautuak egin eta lehentasunak ezarri behar ditugu.
Giza kontsumorako, animaliendako edo energia ekoizpenerako erabili behar ote da? Hazkuntza modelo batzuek beste batzuek baino ur gehiago kontsumitzen dute? Ekoizpen mota batzuk klima aldaketarako egokiagoak direa? Badea baliabide preziatu hau hobekio kudeatzeko hauturik edo laborantza praktikarik?
Eztabaida merezi duten galderak dira, laborantzak ere klima aldaketari aurre egiteko bere lekua izan dezan.
Parte hartzaileak : François JONCOUR (Ur agentzia); Pettan PREBENDE (Nouste Ekilili), Belen LAUSEJO (Ur Bizia) ; Régis GONNET (Ardexako konfederazioa)
2026ko azaroaren 7an, larunbatarekin, 17tan – gela 1-2-3