Karine Jacquemart

Karine Jacquemart Foodwatch France-ko zuzendari nagusia da 2015eko irailetik. Gardentasuna eta giza eskubideak defenditzeko engaiatua, bereziki elikadura eskubidearen eta elikadura segurtasunaren gaietan, 16 urte baino gehiago daramatza elkarte sektorean nazioarteko proiektuak zuzentzen.

2002an, Gosearen aurkako Ekintzarekin (ACF) misio humanitarioak koordinatzera joan zen. Orduan Sri Lankan eta Afrikan (Boli Kosta, Liberia, Sierra Leona, Somalia, Etiopia, Kenya) bizi izan ziren egoerek konbentzitu zuten gizarte, ingurumen eta ekonomia justizia hobea defenditzeko kanpainak egin behar zirela.
2009an Greenpeacen sartu zen eta 6 urte baino gehiagoz Afrikako Oihanaren eta Herrien Eskubideen nazioarteko koordinazioaz arduratu zen.
Karine Jacquemartek argitalpen ugari idatzi eta koproduzitu ditu, baita artikuluak ere, besteak beste, lur pilaketak eta multinazionalen eta lobby-en eragina salatzeko.

Foodwatch irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta arriskurik gabeko elikadura osasungarri eta guztiontzat eskuragarri baten alde borrokatzen da.

Kontsumitzaileen ahotsa entzunarazten du. Elikagaien sektorean gardentasun handiagoa izateko, eta pertsonei eta ingurumenari kalterik egiten ez dien elikadurarako eskubidea defendatzen du.
Bere ikerketen, eskandaluen azaleratzearen, herritarren mobilizazioaren eta sustatze ekintzen bidez, foodwatch delakoak herritarren kontrapisu paper garrantzitsu bat segurtatzen du, laborantzako elikagaien industriaren boterearen aitzinean.
Foodwatchek mundura irekitako gizarte eredu bat defenditzen du, non aldaketak ekintza kolektiboaren bidez bizia hartzen duen.