Gilles BOEUF, aurtengo gazaita
Mintzaldia : Gilles BOEUF – Azaroaren 7an 11:00tan – Irati Gelan
Gilles Boeuf aurtengo gazaita, ozeanografoa eta inguramenan berezitua da. Hainbat lan eraman ditu, izan biodibertsitatearen arloan edo ere bizidunen eta haien ingurumenaren arteko harremanak argitarat emaiteko.
Gaur egun Frantzian, bizidunen defentsarako ari den zientifiko garrantzitsu bat da. Berekin batera,”Ura, baliabide amankomuna” gaiaren inguruan piztuko da eztabaida, laborantza, ingurumena eta gizartearen erronkak erdigunean ezarriz.

« Ura eta elikadura, bizia da”
Ura biziaren molekula garrantzitsuena da. Urik gabe bizidunik ezin da bizi. Uraren kantitatea munduan zehar beti berdina da, aldiz bere banaketa denboran eta espazioan zalantzan ezarria da aldaketa klimatikoaren ondorioz. Ur eskasia arrangura larri askoren iturri da, gizartea eta bere ingurumena arrixkuan ezartzen baititu.
Hamarkada guttitan, gure baliabide naturalen xurgatze soberakinak aldaketa handiak eragin ditu uraren zikloan, ekosistemen kudeaketan bai eta kliman ere.
Gero eta azkarrago biodibertsitatea mehatxatua da, adibidez gure ibaietan arrain migratzaileak desagertzen ari dira. Gizakiek ere osasun arazoak dituzte, egunerokoan produktu kimikoekin kontaktuan baitira, elikaduran ere bai.
Eta orain funtsezko galderak dauzkagu: zer jaten dugu? Nola eginak dira gure elikagaiak?
Gure janaria ekoizteko manera desberdinak badira, eta denak ez dira on guretzat, ingurumenarentzat edo klimarentzat. Laborantza intentsiboak, lurra,ura eta diru publikoa berenganatzen ditu, eta denak zepo berera erorrarazten gaitu, bada garaia hortarik ateratzeko. Eta alternatibak badira!
Laborantza herrikoia da uraren erronka berriei erantzuten dion eredu bakarra!