Korsika Mediterraneoaren bihotzean duen historia eta kokapen geografikoaren lekuko diren produktuz eta jakintzaz betea da.

Laborantza anitza da: hazkuntza, zuhaitzgintza, mahastizaintza, baratzezaintza, kultura handiak. Laborantza intentsiboa ez da nagusitzen: lursail zatitua, ustiapen ttipia, fruitu baratze dentsitate txikia, artzaintza tradizioa eta tokiko animale arrazak, alhabideak balioesten dituztenak, maldan eta gora izanik ere.

Aldi berean, landare-ekoizpenek, etxaldeetako superfiziaren % 8 baino gutxiago hartzen ez duten bitartean, transformatu ondoren, « Korsikako baserriak » ekoizten duen balioaren % 78 osatzen dute, mahastizaintza lehen postuan delarik ( % 41); ondotik, fruitu baratzegintza ( % 24), haragi-ekoizpenak ( % 11) eta esnekiak ( % 9,5).

Kalitate-zigilu ofizial ugarik lurraldeko mozkinen kalitatea eta identitatea aitortzen eta egiaztatzen dute. Gaur egun, Korsikako laborantzatik datozen hamabi sormarkapean (AOC/AOP) diren produktuek, 4 IGPk eta Label Gorri batek babesten dituzte. Beste errekonozimendu urrats asko egiten ari dira: AOP gasna mota desberdinentzat eta Korsika lurmuturreko tipularentzat, IGP bildotsarentzat, pitikentzat, kiwiarentzat eta betilore esentzia olioarentzat.

Abian diren urratsak gauzatzen badira, Korsikak Europako produktu ziurtatuen gama zabalenetako bat ukanen du orduan.
Paraleloki, etxalde anitzek laborantza ekologikoan ekoiztea hautatu dute, eta hori uharteetako ekoizpen bide guzietan: zitrikoak, baratzezaintza, behi-haragia, arnoak, eztia, gaztaina-irina, etab.

Korsika Lurraman izanen da ostegun gauetik aitzina, bere eredu instituzionalari buruzko mintzaldi baten kari (osteguna, 7/11, 20:30 ESTIAn) eta saloin guzian, etxe ekoizpeneko merkatuan, kabalen ringean eta mahai inguruetan.
I marcati paisani Celavu Prunelli, Gravona eta Prunelli ibarretan bizi, transformatu eta ekoizten duten ekoizle, hazle eta artisauen elkarteko laborariak gomitatu ditugu.

Zenbaki batzuk

• Herriak: 360

• Biztanleak: 347.597 (2021)

• Etxaldeak: 2810

• Laborantxa azalera erabilgarria (SAU), orotara: 166 000 ha

• 6 arraza/tokiko espezie ezagun: Nustrale txerri arraza, Korsika ahuntz arraza, Korsika ardi arraza, Korsika behi arraza, Korsika zaldi arraza, Apis Melifera Melifera Korsika erle ekotipoa

• 12 Jatorri Deitura Kontrolatua/Babestua

– 4 AOC Vins de Corse (1975)

– AOC Muscat du Cap Corse (1975)

– AOC/AOP Miels de Corse Mele di Corsica (1998)

– AOC/AOP Brocciu (1998)

– AOC/AOP Korsikako oliba olioa – Oliu di Corsica (2004),

– AOC/AOP Korsikako gaztaina-irina – Farina castagnina corsa (2006)

– AOC Prisuttu – Korsikako urdaiazpiko lehorra (2012)

– AOC Coppa di Corsica – Korsikako Coppa (2012)

– AOC Lonzu – Korsikako Lonzo (2012)

• 4 Adierazpen geografiko babestuak (IGP)

– Korsikako klementinak (2007)

– Vins de l’île de beauté (2011)

– Noisette de Cervioni (2014)

– Korsikako Pomelo (2014)

Label Rouge Clémentine (2014)

• Laborantxa ekologikoa: 282 laborari

9 500 hektarea

Iturriak: ODARC, ODDC