Azaroaren 10a
UNIBERTSITATE HERRIKOIA

11etan, Hall 1

Estrenaldia : Miarritze, CAPB, CD 64 eta Akitania Berria eskualdeko hautetsien presentziarekin.

Dominique Voynet-ek, eskualde gomitaren ordezkari gisa hitza hartuko du.

3etan – lehen estaia

Antolaketa kolektiboen forma desberdinak

Maiz emazte laborariak ez dira kolektiboki gizonak bezala antolatzen. Iduri luke gizonek heien ginarreak dituztela lehenesten, emazteek aldiz heien buruak… Emazte laborariek beren mugei (familia ardurarekiko bateragarritasuna, indar fisikoa…) eta beren nahikundeei ere arrapostuak emateko antolaketa berezi batzu asmatzen dituzte, batzuetan gerora laborari guzientzat onuragarri eta erabilgarri bilakatzen direnak. Emazteek lan egiteko edo formakuntzako antolaketa kolektibo biziki interesgarriak asmatzen dituzte.

Mahain inguru horretako parte hartzaileek heien gogoeten eta antolaketa kolektibo interesgarri batzuetaz lekukotasunak emanen dituzte: lan sail kolektiboak, emazteen arteko formakuntzak, ordezkapen zerbitzuak, etab.

Amets Ladislao (EHNE Bizkaia)

5etan – lehen estaia

Emazteen historia laborantzan

« Moi agricultrice » filmaren erakustea

1950eko hamarkadatik gaur egun arte, emazte laborariak borrokatu behar izan dira heien senarrentzat bistakoak ziruditen gauzak lortzeko: errekonozimendua, estatus soziala, ikusgarritasuna… Hau dena emazte laborarien borroken poderioz lortua da edo hobeki erran lortzen ari da. Hori da filma honetan agertzen den istorioa.

Filmaren ondoko eztabaidan, Ipar Euskal Herriko emazte batzuek lekukotasunak emanen dituzte, beren laborari ofizioaz, beren militante engaiamenduaz…