Azaroaren 9a
UNIBERTSITATE HERRIKOIA

11etan – lehen estaia – 1-2 gela

Ongi jan osagarri onean izaiteko

Osasunaren eta elikaduraren arteko lotura estua dela ez da frogatu behar, baina gogoraraztea beti ona da! Pentsa liteke supermerkatuan dagoen janariak, ongi paketatua kutxa garbietan, gaixotasunetarik urrun atxikiko gaituela, bainan ez da hala, eta alderantziz! Bertan gordetzen diren elikagai ultra eraldatuak gaitz bat dira gure osasunerako. Aldiz, gure sukaldeetan prestatzen diren janari gordinak, edo esne gordineko gaztak adibidez gure mikrobiotaren lagunak dira eta gure immunitate sistemaren estimulazioan parte hartzen dute.
Osasun aditu baten ikuspuntua, elikadura sistemei buruzko trantsizioaz (Solagro) eta esne gordinaz gehiago jakinen dugu.

Parte hartzaileak :
Philippe Pointereau, Solagro
Philippe Berthelemy, gastro-enterologo
Arnaud Sperat Czar, Fondation du lait cru

11etan – lehen estaia – 3 gela

Elikaduraren Gizarte Segurantza


Eredu ekonomiko kapitalistak eragin tamalgarriak ditu laborarientzat, ingurumenean. Elikaduraren bortizkeria ere eragiten du, elikadura iraunkorrerako eskubiderik ez dagoelako eta etxeko aurrekontuan elikadurari ematen zaion egokitzapen aldagaia delako. Kolektibo bat lanean ari da Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorraren irudiarekin elikaduraren Gizarte Segurantzako sistema bat irudikatzen, 1946an hasi zen bezala: unibertsaltasuna sarbidean, demokratikoki kudeatutako kutxek profesionalak konbentzionatzea, balio erantsiaren ekoizpen errealaren gaineko tasa bakarreko gizarte kotizazio bat sortuz finantzatzea.
Gogoeta hori Frantzian eta Euskal Herrian entseatu da, eta talde anitz gogoetatzen ari dira sistema horren ezartzearen inguruan, Hazparnen edo Urruñan bezala. Montpellierreko ekintza adibide zehatz bat ere aurkeztuko da.

Parte hartzaileak:
Gilles Morandeau, Elikartasuna

Stéphanie Boube

Quentin Guillon

3etan – lehen estaia – 1-2 gela

Zer irtenbide ekoizpena birkokatzeko?

Krisi bakoitzean elikadura burujabetza kontzeptua berpizten da, askotan 1996an landu zuen Via Campesinaren definiziotik oso urrun. Komunikabideek, diskurtso politikoek, lehiakortasunaren galera eta balantza komertzialaren gainbehera arazora mugatzen dute. Baina elikadura burujabetza horren gakoetako bat lurralde batek bere populazioa elikatzeko duen antolaketa ahalmena da. Eta onartu behar dugu bai Euskal Herrian eta bai Korsikan oso urrun gaudela!
Nola erantzun erronka horri? Nola hobetu gure egoerak? Zeintzuk dira ezarri behar diren ekintzak, garatu behar direnak? Adibide korsikar eta euskaldun batzuk oinarri harturik, gure lurraldeetatik datozen elikagaien proportzioa handitzeko bidea hausnartzen saiatuko gira, segur aski ez baita % 10etik gorakoa izango!

Parte hartzaileak :
ODARC(Korsikako laborantzaren garapenaren erakundea)
Manue Bonus, Herriko ogia
Sylvie Laborde, Iparlab

3etan – lehen estaia – 3 gela

Nire tokiko janari erosketak

Ekoizleen saltegiak, AMAP, janari denda kooperatibo eta parte hartzaileak, eredu ezberdinak existitzen dira agro-industriatik heldu diren elikagaiak saihesteko. Merkatua ere hornitze eta sozializazio leku tradizionala da, baina ekoizleen eta birsaltzaileen artean ez da beti errexa izaten bertan elkartzea. Garaziko merkatuaren adibideaz mintzatuko gara, lan bat egin baitu zentzu horretan, eta toki horien guztien inbentarioa egiten saiatuko gara, tokian tokiko eta modu osasungarrian elikatzeko.

Parte hartzaileak :
Amaia Costa eta Nathalie Suzanne : APFPB (Euskal Herriko etxe ekoizleen elkartea)
Itsaso Larretxea : Labore Oarso.

5etan – lehen estaia – 1-2 gela

Elikadura, egunero errepikatzen den historia politikoa!

Karine Jacquemart elikadura osasungarri, eskuragarri, hautatu eta iraunkor baten alde borrokatzen den irabazi asmorik gabeko erakundeko zuzendaria da. Erakundeak kontsumitzaileek kalitatezko elikagaiak proposatzeko duten eskubidearen alde egiten du, osasunerako arriskurik ez dutenak eta etiketatze fidagarri eta gardena dutenak. Orain dela gutxi, adibidez, salaketa jarri zuen Nestleren aurka, iruzur egitea leporatuta, tratatutako ura ur mineral naturaltzat pasaraziz.
Hitzaldi horretan, Karine Jacquemartek elikagaien lobbyek eta supermerkatuek gidatzen duten elikadura sistemaren erretratua egingo du, eta horrek guztiak jendearengan, laborarien munduan, paisaietan, biodibertsitatean eta abarretan dituen ondorioak azalduko ditu. Erakutsiko digu, hala ere, baikorrak izateko arrazoiak badirela, gizarteak gaiak bereganatu eta aldaketaren aktore izatea erabakitzen duelarik.

Karine Jacquemart, ohorezkoa gomitaren hitzaldia, Foodwatch erakundeko zuzendaria

Azaroaren 7ko mintzaldia

Azaroaren 8ko mintzaldiak

Azaroaren 9ko mintzaldiak

Azaroaren 10eko mintzaldia