Azaroaren 10a
UNIBERTSITATE HERRIKOIA

11etan, lehen estaia

Ultra liberalismoaren eta merkatu ekonomia globalizatuaren hiru alternatiben historia da. Tokiko herriek hiru lurralde ezberdinetan hasitako hiru urrats kolektibo, hobeki bizitzeko, bertzela. Film alternatibo bat ere bai, lau eskutara filmatua, eta bi zuzendari, ezarritako sistema zalantzan jarri eta beste eredu batzuekin esperimentatzeko asmo sendoa duten biztanle horien bila joanak.
Laurence FLEURY EHLG, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen historiaz interesatu da, 2005ean Euskal Herrian sortu zen elkarte bat laborantxa iraunkor baten alde. Departamenduko Laborantza Ganberaren alternatiba bat, produktibismoaren aldekoegia delakoan. Beste adibide bat, Biarnon, Emaus Lescar-Pau herrian. Bere elkartasuna, originaltasuna eta autonomia ekonomikoa aldarrikatzen ditu, objektuei bigarren bizitza bat emanez, Gizakia lanaren bidez “zutik” jarriz, nekazaritza osasuntsua, “ongi jatea” eta denontzako kultura eskubidea defendatuz.
Dominique GAUTIERek hiri alternatiba bat aurkiarazten digu Marseillako iparraldeko auzoetan, L ‘Après M, McDo bat “bere langileek hartu eta kudeatua borroka sindikal gogor baten ondorioz. Jatetxe sozial eta solidario bat, gaur egun gizakia lehenesten duena etekinen gainetik.
Hiru esperimentu horiek beste “posible” batzuk proposatzen dituzte ultra liberalismoaren antipodetan, gizakiarekiko eta ingurumenarekiko errespetuzkoagoak diren hiru alternatiba.

Azaroaren 7ko mintzaldia

Azaroaren 8ko mintzaldiak

Azaroaren 9ko mintzaldiak