Txartelak erosteko, bi manera :

  • Interneten bidez, Hello Assoren bidez eros daitezke, botoia sakatuz. Behin erosi eta, Info gunean txartelak eskuratu beharko dira.
  • EHLG (Ainhice Mongelos) eta ELKAR Baiona
  • Lekuan berean INFO mahaian, 2. sartzearen ondoan.

BAZKARIA (12:30)

19€ (arnoa eta kafea barne)

Donibane Garaziko ostalaritza lizeoko ikasleek prestaturik eta zerbitzaturik


Bazkaria, Martin Isabal, Ainhoako Ithurria ostutako xefaren laguntzarekin egina izan da.

Eltzeko behiki terrina barazki gardenak, erradi garratz gozo ongailua, gribiche saltsa

***
Urineko amuarraina, lur sagar hostopila, gurin safranarekin, saltsa berdea
***
Ossau Irati sormarkako ardi gasna
***
Bixkotx bustia erromarekin, sagar eta kixi oria, chantilly krema
***
Irulegiko sotoko AOP arnoa, Herriko Ogia, kafea


AFARIA (21:00 – 23:00)

25 € (dena barne)

Eskualde gomitatuaren gaualdia

KORSIKA

Pirinio Atlantikoetako CMAko ikasleek prestaturik, eta Marcati Paisani Cellavu Prunelli elkarteko laborariak eginik.

Zerba eta brucciu opila
***
Ahatsekia olibekin, pastak
***
Korsika-ko ardi eta ahuntz gasna
***
Fiadone, gaztain bixkotx leuna
***
Ajaccio sormarkako arnoak, kafe, myrte

Bidart okindegiko ogia, kafea