Nahi baduzu laguntzaile izan aski duzu beheko lotura segitzea, formularioa betetzeko.

Formularioa behin bete eta, antolakuntza taldea zurekin harremanetan sartuko da lanpostu bat proposatzeko. Baieztatu edo aldarazi beharko duzu.

IZEN EMATEA

Beharrak hiru egunez

3 egunez 920 lan txanda proposatzen ditugu. Txanda hauek hiruzpalau oren irauten dute eta denetarik bada egiteko : muntaketa, publizitate hedapena, ostatuan zerbitzua, janarien prestaketa, hondarkinen kudeaketa, aparkalekua, txartelen salmenta, harrera… denetarik, denentzat !

Gaueko postuak nekez betetzen ditugu (9etatik goiti) baita ere igandekoak.

Laguntzaile xoko goxoa

Laguntzaile bazira, janaria eskainia izanen zaizu lan txanden aintzin, artean edo ondotik.

 
Euskara formakuntza

Laguntzaile erdaldunentzako tailer ludikoa, gure hizkuntzan murgiltzen hasteko eta besta munduko hitz eta erranaldiak ikasteko. Motiba zure lagunak parte hartzeko!

Bi hitzordu:

  • Ostirala 18:00-19:00
  • Larunbata 11:00-12:00