Azaroaren 12a
UNIBERTSITATE HERRIKOIA
11etan, lehen estaia
Les paysannes en polaire, “Il est où le patron”komikiaren egileekin
Komikia huntan, gizonez eta sexismoaz inguratuak diren 3 emazte laborariren ibilbidea eta gertakariak segitzen ditugu. Emazte laborari ororen errealitateaz ohartzeko aukera emaiten du liburu hunek. Bai eta normaltasunerat, errespeturat eta berdintasunerat heltzeko, gizon ala emzateek, eman behar ginuzken urratsetaz ere.
Gurekin izanen dugu Céline Berthier, Ardèche eskualdeko laboraria, eta komiki horren parte hartzaile ‘paysannes en polaire’ kolektiboarekin.
Céline 2017az geroztik instalatua da GAEC batean Marceline kidearekin. 60 ahuntz inguru hazten dituzte eta Picodon AOP izeneko gasna egiten dute.
