Gilles BOEUF, 2026-ko gazaita Mintzaldia : Gilles BOEUF – Azaroaren 7an 11:00tan – Irati Gelan Gilles Boeuf aurtengo gazaita, ozeanografoa eta inguramenan berezitua da. Hainbat lan eraman ditu, izan biodibertsitatearen arloan edo ere bizidunen eta haien ingurumenaren arteko harremanak argitarat emaiteko. Gaur egun Frantzian, bizidunen defentsarako ari den zientifiko garrantzitsu bat da. Berekin batera,”Ura, baliabide…
Tematika
2026-an, tematika izanen da : Ama ura zaindu Uda huntako bero eta idortea izan aintzin, Lurramako tematika uraren inguruan izaitea erabaki ginuen udaberrri huntan. Eztabaida eta hitzaldi desberdinetara publikoa hurbilduko dela espero dugu. Azken asteetako alerta klimatiko desberdinak edo azken urteetan aipatzen den aldaketa klimatikoa, hor ditugu ate joka. Aldaketa guzi horiek uraren erabilpen eta…
Lurralde gomita :
ARDÈCHE-a Ardèche-a, 21.edizio honetako lurralde gomitatu gisa hartuta, Lurramak bi lurralde horien arteko konbergentzia ainitzak azaleratu nahi ditu. 21. edizio huntan Ardèche-a da lurralde gomitatua, eskualde horrek Euskal Herriarekin hainbat gauza amankomunean ditu. Euskal Herriak eta Ardèche eskualdeak atxikimendu bera dute paisaieri, kalitatezko laborantza-ekoizpeneri eta laborantza herrikoi bizi bateri. Ekoizleak, laborariak, sukaldariak eta Ardèche lurraldeko…
2026ko LURRAMA
LURRAMA, laborantxa saloiak 21. edizioa antolatzen du aurten. Ezinbesteko hitzordua da, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) konbentzimendu osoz eramaiten duena, tokiko laborantza herrikoi eta solidarioa biziarazteko eta sustatzeko. Bere izenak dion bezala, Lurrama-k oroitarazten digu natura eta gizakiaren errespetuan hazten gaituen laborantzarentzat dugun atxikimendua.
2025ko LURRAMA
LURRAMA, laborantxa saloiak 20. edizioa ospatzen du aurten. Ezinbesteko hitzordua da, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) konbentzimendu osoz eramaiten duena, tokiko laborantza herrikoi eta solidarioa biziarazteko eta sustatzeko. Bere izenak dion bezala, Lurrama-k oroitarazten digu natura eta gizakiaren errespetuan hazten gaituen laborantzarentzat dugun atxikimendua. TIXERTA ETA TOTEBAG-ak LURRAMA-ren denboran SALGAI IZANEN dira
Eskualde gomitatuak
2010: Périgord2011: Bretainia2012: Aveyron2014: Savoie2015: Normandia2016: Auverña2017 : Provence Alpes Cote d’Azur2018 : Poitou-Charentes2019 : Nafarroa2020 : ezeztatua2021 : ez zen (Arbonan)2022 : Pirinioak2023 : Franche-Comté2024 : Korsika2025 : Euskal Herria – 7 probintziak
Tematikak
LURRAMA azokaren helburua publiko zabalari mezu batzuen pasaraztea da: laborantzako problematikak, ingurumenaren erronkak eta gure kontsumo moldeen eraginak. Mintzaldiak, mahai inguruak, filma erakusketak bai eta ere alternatiben xokoak galdera hoier buruz hitz egiteko eta alternatibak aurkezteko parada emaiten digute.LURRAMAko edizio bakotxak gai nagusia badu: 2009: Ura 2010: Zergatik on, sano eta tokiko jan ? 2011:…
Gazaitak / Gazamak
Edizio guziz LURRAMA-k aitabitxi bat badu, horrek mintzaldi bat emaiten du azoka denboran: 2006: Edgard Pisani2007: Jacques Testart2008: Albert Jacquart2009: Marc Dufumier2010: Dominique Belpomme2011: Jean Marie Harribey2012: Aurélie Trouvé2013: Josie Riffaud 2014: Valentin Beauval2015: Pascal Canfin2016: Périco Légasse2017: Philippe Pointereau2018 : Gérard Choplin2019 : Valérie Masson Delmotte2020 : Dominique Bourg2021 : Lurzaindia 2022 : Cyrille Marlin2023…
Antzineko edizioak
Lehen Lurrama 2006an iragana zen, Baionako Glaineko elkarteen etxean. Ondoko edizioak Glainen, eta Xaho kaian, beti Baionan gertatu dira, eta 2011tik Miarritzen, Irati-ko erakutsazokan.
Lurramaren errezeta liburua
«Lurrama gure sukaldean», ez da besteak bezalako errezeta liburua! – 25 ekoizpen, Euskal Herriko etxaldeetakoak eta tokian berean ekoiztuak: jatorri deitura gerizatuak (AOP), adierazpen geografiko gerizatuak (IGP), Bio labelizatuak edo etxe ekoizpen desmartxa kolektibo edo kooperatibetakoak. – 25 sukaldeburu, ekoizpen horier lotuak, Lurramaren lagun leialak. Beren jakitateari eta zaletasunari esker, 25 errezeta proposatzen dizkizuete. Gustu…