Mintzaldien gaiak

Ura bizidun guziek egunero beharrezkoa dugu, hala nola edaten dugun ura bistan dena, garbitzeko erabiltzen dugun ura, baita gure elikagaiak ekoizteko behar den ura ere. Gure gizartean, uraren eskuragarritasuna funtsezko eskubide bat da. Bainan, munduan, biztanleriaren parte bat bizi da ura bakana edo zikina den tokietan. Ura baliabide beharrezkoa bada ez da mugagabea. Naturan diren…

Tematika

2026-an, tematika izanen da : Ama ura zaindu Uda huntako bero eta idortea izan aintzin, Lurramako tematika uraren inguruan izaitea erabaki ginuen udaberrri huntan. Eztabaida eta hitzaldi desberdinetara publikoa hurbilduko dela espero dugu. Azken asteetako alerta klimatiko desberdinak edo azken urteetan aipatzen den aldaketa klimatikoa, hor ditugu ate joka. Aldaketa guzi horiek uraren erabilpen eta…

Mintzaldiak

LURRAMA azokaren helburua publiko zabalari mezu batzuen pasaraztea da: laborantzako problematikak, ingurumenaren erronkak eta gure kontsumo moldeen eraginak. Mintzaldiak, mahai inguruak, filma erakusketak bai eta ere alternatiben xokoak galdera hoier buruz hitz egiteko eta alternatibak aurkezteko parada emaiten digute. 2026-ko tematika da : AMA URA ZAINDU