3 egun Euskal Herriko landare sailak deskubritzeko


Herriko ogia, eguzkilore eta koltza Nouste Ekilili olioa, arto gorria, Itsasuko gerezia, Ezpeletako biperra, gaztaina, sagarra, garagara … landare ekoizpen ainitz badira Euskal Herrian, aspalditik edo berrikitan antolatuak.

Ekoizpen horien aberastasuna eta aniztasuna deskubritzeko, konferentzia tipiak, animazioak eta erakustaldiak antolatuak dira 3 egunez Lurraman.

Hiru egunez

  • Gaztaina ekoizkinen jastatzea eta erretzea, Gaztaina elkartea eta Ardèche-ko ekoizlekin
  • Ogia egiteko taillera Herriko Ogia sailarekin
  • Olio prentsatze erakusketa eta jastaketa, Nouste Ekililirekin
  • Landare saileen merkatua

Ostirala, 2026ko azaroaren 6a :

  • 9h30 : AOP Ezpeletako Biperraren Sindikatuarekin, Ezpeletako biperraren aurkezpena, biper-hautsaren fabrikazioa eta dastaketa
  • 13:30 : «Arbre et Agriculture Aquitaine» elkartearekin, arbol hazien deskubritzea eta lekuko landareen labela

Larunbata, 2026ko azaroaren 7a :

  • 11:00–13:00 : Sagarnoen jastaketa Iparraldeko Sagarnoen sindikatarekin
  • 14:00-16:00 : Irulegiko sotoaren animazioa
  • 16:00-18:00 : Herriko Garaganoaren jastaketa eta aurkezpena

Igandea, 2026ko azaroaren 8a :

  • 10:00-12:00 : Sagar prentsatze erakusketa, Sagartzea elkartearekin
  • 14:00-15:00 : Arto irin eta taloen fabrikazioa, Arto Gorri elkartearekin
  • 16:00-18:00 : Olio prentsatze erakusketa eta jastaketa, Nouste Ekililirekin