Ardèche-a, 21.edizio honetako lurralde gomitatu gisa hartuta, Lurramak bi lurralde horien arteko konbergentzia ainitzak azaleratu nahi ditu.

21. edizio huntan Ardèche-a da lurralde gomitatua, eskualde horrek Euskal Herriarekin hainbat gauza amankomunean ditu. Euskal Herriak eta Ardèche eskualdeak atxikimendu bera dute paisaieri, kalitatezko laborantza-ekoizpeneri eta laborantza herrikoi bizi bateri. Ekoizleak, laborariak, sukaldariak eta Ardèche lurraldeko ordezkariak bilduko dira saloinean haien jakintzak, produktuak eta iniziatibak bisitarien ezagutarazteko.

Ardèche-a, nortasuneko lurraldea

Frantziako hego-ekialdeko zentroan kokatzen da, eta kontraste-lurraldea da, sumendien, haranen, ordokien eta arroilen artean. Paisaia-aniztasun horrek laborantza aberats eta ezberdina sustatzen du, batez ere familia baserriek bultzatua.

Ardi eta ahuntz hazkuntza, mahastizaintza, arbolazaintza, baratzezaintza, erlezaintza edo beste landare aromatiko batzuek laborantza sare dinamikoa osatzen dute, lurralde bakoitzeko berezitasuneteri egokitua.

Departamenduak hainbat ekoizpen enblematikoentzat famatua da , hala nola Ardècheko gaztaina sormarka, Frantziako lehen ekoizlea dena, Côtes-du-Rhône eta Ardècheko arnoak, fruituak (mertxika, gereziak) eta Picodon sormarka, lurraldeko ahuntz-gasna famatua.

Ardèche-a, laborantza iraunkorraren aldeko engaiamenduarentzat ere ezaguna da. 1.200 etxalde baino gehiago dira laborantza biologikoan oinarrituak, eta laborantza lur erabilgarriaren % 25a okupatzen dute. Ardècha zirkuitu laburrak eta zuzeneko salmenta garatzeagatik ere aipatzen da. 1.600 etxalde inguruk, hau da, saileko etxaldeen % 42ak, kontsumitzaileer zuzenean saltzen dute beren ekoizpena guzia edo parte bat.

Agroekologia, artzaingoaren atxikitzea, aktibitateak dibertsifikatzea, biodibertsitatea zaintzea eta uraren kudeaketa jasangarria, laborantza erresilientea eta etorkizunera begira jarritako desmartxak dira.

Klima-aldaketaren eta uraren kudeaketaren erronken aitzinean, Ardèche-ako laborariek teknika berritzaileak garatzen dituzte, errendimendu ekonomikoa, baliabide naturalen zaintza eta jakintzen transmisioa bateratuz.

Lurramaren 21.edizio honetako lurralde gomitatuak, Ardèche-ak, balore amankomun ainitz partekatzen ditu Euskal Herriarekin: laborantza herrikoia, kalitatezko tokiko ekoizpenak, lurralde-errotze azkarra eta etorkizuneko belaunaldiei bere ingurumena errespetatzen duen laborantza bizi baten transmititzeko gogoa.

Nahiz eta auzoak diren lurralde horietan antzekotasunak izan, Lurramak aniztasun hori aurkeztu nahi du aurtengo edizioan.

Gaiarekin lotua, interesgarria izanen da probintzia bakoitzaren etxalde transmisio mekanismoak ikertzea, beren eredu eta demografien arabera.