Aurten 3 lehiaketa proposatzen ditugu :
AOP Ossau Irati gasna lehiaketa
- mendiko gasna
- etxeko gasna
- esnetegietako esnegordineko gasna (Euskal Herrikoa, Iparralde edo Hegoalde)
Izen emateak idekiak dira Urriaren 30a arte : parte hartzeko, EHLGn Argitxu Luro kontaktatu behar duzue : argitxu@ehlgbai.org
Publiko zabalari ere deia luzatzen dugu : epaimahaian nahi baduzue izan eta gasnak dastatu, Argitxurekin harremanetan sar. Urtero hogoi bat pertsona behar dira gasna dastatzeko eta sailkatzeko.
Herriko ogi lehiaketa
Lurraman iragaiten den Herriko ogiaren lehiaketak hogoi bat okin biltzen ditu.
Izen emateak idekiak dira Urriaren 30a arte. Parte hartzeko, Herriko ogian Mathilde Fert kontaktatu behar duzue : ogia@herriko.fr
Publiko zabalari ere deia luzatzen dugu : epaimahaian nahi baduzue izan eta gasnak dastatu, Mathildekin harremanetan sar. Urtero hogoi bat pertsona behar dira ogia dastatzeko eta sailkatzeko.

GAZTAIN-EZTI LEHIAKETA
Erle beltza elkartearekin, Euskal Herriko gaztain eztia lehiaketa antolatzen dugu. Azaroaren 8an izanen da goizeko 9etan, 1. gelan.
Amatur zein profesionalentzat idekia, edozoin erlerekin ekoiztua den eztia. Bi kategori :
- nagusi den gaztain eztia amaturak
- nagusi den gaztain eztia profesionalak
Izen emateak idekiak dira, urriaren 30a arte. Parte hartzeko, Argitxu LURO kontaktatu behar duzue : argitxu@ehlgbai.org ou au 0689725414.
Publiko zabalari ere deia luzatzen dugu : epaimahaian nahi baduzue izan eta eztiak dastatu, Argitxurekin harremanetan sar.
