3 egun Euskal Herriko landare sailak deskubritzeko


Herriko ogia, eguzkilore eta koltza Nouste Ekilili olioa, arto gorria, Itsasuko gerezia, Ezpeletako biperra, gaztaina, sagarra… landare ekoizpen ainitz badira Euskal Herrian, aspalditik edo berrikitan antolatuak.

Ekoizpen horien aberastasuna eta aniztasuna deskubritzeko, konferentzia tipiak, animazioak eta erakustaldiak antolatuak dira 3 egunez Lurraman.

Hona hemen egitaraua :

Ostirala, azaroaren 7a :

  • 13:30-15:30 Hazi herrikoien deskubritzea
    H.A.Z.I. Sarea eta Hazparneko CFAAAk animaturik

Larunbata, azaroaren 8a :

  • 11:00–13:00 : Sagarnoen jastaketa Iparraldeko Sagarnoen sindikatarekin
  • 14:00-16:00 : Tokiko Landare hazien animazioak, Zuhaitz eta Laborantza elkartearkin
  • 16:00-18:00 : Gaztaina ekoizkinen jastatzea, gaztainaren sarea eta eraldaketa materialaren aukezpena, Gaztaina elkartearekin

Bi egunez, Herriko Ogia, Hazi sarea, Xapata, Arto gorria, HAZI sarea, Zuhaitz eta Laboratza eta Nouste Ekililirekin tailerrak.

Igandea, azaroaren 9a :

  • 10:00-12:00 : Sagar prentsatze erakusketa, Sagartzea elkartearekin
  • 14:00-15:00 : Nafarroko produktuen aurkezpena eta jastaketa : Lodosako biperra eta oliba olioa
  • 16:00-18:00 : Arto irin eta taloen fabrikazioa, Arto Gorri elkartearekin

Egun osoa, Herriko Ogia, Arto Gorria, Nouste Ekililirekin tailerrak.