20. edizio hau behar bezala ospatzeko, gure lurraldea argitara emaitea erabaki dugu : Euskal Herria, bere aberastasun eta aniztasunean,Bidasoaren bi aldeetan: Iparraldea eta Hegoaldea.

Euskal lurralde osoa ohoretan izanen da etxe-merkatuan, hitzaldietan eta ostiral gaueko apairu eta pestan. Bere erroetan finkatua den eta etorkizunera begira den edizio bat izanen da aurten Lurrama.

Euskal Herria zabala eta anitza da. Gaur egun, 20.500 km2-ko azalera du eta hiru milioi biztanle ditu, hiru erakunde politiko desberdinetan banatuak: Hegoaldean, bi autonomia erkidego daude. Bata Euskal Autonomia Erkidegoa, Euskadi ete bere hiru probintziak (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiak lurraldearen %35a estaltzen dute eta biztanleria osoaren % 70a han bizi da) eta bestea Nafarroa (lurraldearen % 50a baino gehiago estaltzen duena eta biztanleria osoaren % 20a baino gehiago duena). Iparraldean, Ipar Euskal Herriko 3 probintzik Pirinio Atlantikoetako departamenduaren zati bat osatzen duten (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Xiberoa, euskal lurraldearen % 15a eta biztanleriaren % 10a), Euskal Hirigune elkargoak ordezkatzen duena 2017ko urtarriletik.

3 klima desberdinetako multzo zabal honek biodibertsitate anitza eskaintzen du, laborantza heterogeneo eta kalitatezko tokiko produktuen ekoizteko egokia.

Nahiz eta auzoak diren lurralde horietan antzekotasunak izan, Lurramak aniztasun hori aurkeztu nahi du aurtengo edizioan.

Gaiarekin lotua, interesgarria izanen da probintzia bakoitzaren etxalde transmisio mekanismoak ikertzea, beren eredu eta demografien arabera.