Aurten, laborariak ezarri ditugu ohorean. Lurrama 2025eko gazama Iparraldekoa da, eta gazaita Hegoaldekoa.
Elena AGUERRE, 2025 ko gazama

« 10 urtez baratzegintza biologikoan arizan niz Lekorneko Garroko etxaldean. 2022an ene kondu plantatu niz Baigorrin sail berri batetan iparraldean : « jateko sagar ekoizpenean », biologikoan. Familiatik kanpoko instalazio bat izan da, lotua zaizkion zailtasun guziekin (lur atxemaite, enpresa berri muntatze, etab…).
Gaztetan biologia ikasketak egin ondoan, Hazparneko BPREA formakuntza pratikoaren bitartez baratzegintza biologikoa ikasi nuen.
Aspalditik laborantzak erakartzen ninduen, gaur egun barazki/fruitu biologiko ekoizpenean aritzeak zentzu anitz du enetako, tokian tokiko elikadura ekoiztuz. »
Iñaki Intxausti, 2025ko gazaita

« Ni Iñaki naiz, Gipuzkoako barnekaldean kokatzen da nire ustiapena, Segura eta Zerain herrietan zehazki.
Duela 10 urte hasi nintzen baserritar bezala modu profesionalean, lehen momentutik nekazaritza ekologikoan hasi nintzen. Gaur egun nire anaia Jokin eta biok daramagu baserriko martxa, behiak, fruta eta baratza dira gure ogibide nagusiak.
Ekoizpen ia guztia salmenta zuzen bidez saltzen dugu, azoka eta kontsumo taldetan, taberna eta denda batzuk ere baditugu bidelagun gixa.
Biolur elkarteko kideak gara. »