Aurten Lurramak bere 20 ; edizioa ospatzen du eta hautatu dugun gaia da « Bihar ere laborari » Laborariek baserri munduan hainbat funtzio betetzen dituzte eta herri aktibo baten seinale dira !

Laborantxan beste arlotan bezala gazteak izaitea ezinbestekoa da dinamika aintzina eramaiteko eta geroa segurtatzeko.

Lurraman argitarat eman nahi den eredua laborantza herrikoia da, laborari eta etxalde ugarirekin . Holako ereduan naturarekin harremana atxiki nahi da, etxalde ttipiak mantendu, bai eta kalitatezko ekoizpenak eginez bizitzeko ahala ukan. Lurramak ez du bat egiten eredu industrialarekin. produktibismoa helburu duten etxalde handiek makineria anitz baliatzeazgain kimika erabiltzen dute lurretan, eta gainera laborari kopuru ttipi batek lur anitz eskuratzen ditu.

Herri batean, laborarien eginbehar nagusia da kalitatezko elikadura ekoiztea lekuko jendearentzat. Erran dezakegu laborantzak, elikaduraz gain beste hainbat eginkizun sozial betetzen dituela. Adibidez gure ingurumena laborantza mota baten hautua da : kanpoko hazkuntzak pentze, landa, mendi… marrazten ditu.

Bestalde, hiri edo herri gotorretatik kanpo laborariak dira tokian berean ari diren azken langileetariko batzu. Horrek ekartzen du familia bizia, kutur ekitaldien mantenzea, beste lanbide moten garatzea…

Gaur egun 6/7zeharkako lanbide badira laborari batentzat.

Euskal Herrian den laborantza , laborantza ainitza da . Etxalde ainitzek laborantza herrikoiaren bidea hartu dute . Gaur egun dinamika horri esker hainbat estruktura, desmartxa kolektibo badira Euskal herrian, izan laborariek sortua edo kontsumitzaileek ere. Beste eskualde batzuei konparatuz Ipar Euskal Herrian egoera aski ona da, eta oraindik gazte instalazio ainitz bada urtero. Ipar Euskal Herrian, urtero 200 eta 225 instalazio artean badira, eta % 75ek 40 urte baino guttiago dituzte.

Ahatik, alde on horiek ez dute estali behar laborantxa munduaren garapen kezkagarria. Ipar Euskal Herrian 2010 eta 2020 urteen artean etxaldeen%15 desagertu da eta 1970 eta 2020 urteen artean %57. Gaur egun laborarien parte haundi batek 50 urte pasatua ditu . Bihar ere laborariak izaiteko elgarrekin lan egin behar dugu jendarte zibil, instituzio publiko eta laborantza munduko aktore guziek. Erronka hori betetzeko lege eta ahalak eman behar dira plantan.

20. edizio honetan Lurrama denboran izanen diren konferentziek hainbat gai aipatuko dituzte : lurraren eskuratzea, laborantza mundukoak ez direnen instalazioa,formazioa, kalitatezko markak, burujabetza…