Morgan Ody

Morgan Ody, La Vía Campesinaren Europako Koordinazioko kidea, La Vía Campesinaren (LVC)* koordinatzaile nagusi bihurtu zen, erakundeko Nazioarteko Idazkaritza Operatiboaren egoitza 2021ean Frantziara aldatu zenean.

Morbihanen baratzezain, badu hamar urte baino gehiago Confédération Paysanne sindikatako kide dela, batez ere lurra eskuratzeari buruzko borrokan. Emazte komisioan ere parte hartu du luzaz.

*La Vía Campesina 200 milioi laborari inguru biltzen dituen munduko erakundea da. Emazteak La Vía Campesinako parte-hartzaile eta aktore nagusiak dira. Emazteen errola mugimenduan, laborarien mugimenduetan eta nazioarteko beste gizarte-erakunde batzuetan aparteko mugimendua bihurtzen laguntzen du. Lanak, perspektibek, analisiak, energiak, lidergoak eta emakumeek La Vía Campesinan duten presentziak sakonki aldatu dute mugimendu hori, eta indartsuago bihurtu dute