eskualde  gomitatua  

2010-eko edizioaz geroztik, LURRAMAk lurralde edo eskualde bat gomitatzen du. Nafarroako laborariak LURRAMA-ra etorriko dira haien eskualdearen aberastasuna eta berezitasunen aurkeztera. EHNE ( Euskal Herriko Nekazarien Elkartea) laborantza iraunkorraren aldeko sindikatuaren inguruan bildurik eta INTIA (Nekazaritzako Elikagaien, Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutua)-ren laguntzari esker, hiru egunez toki desberdinetan atxemaiten ahalko ditugu.
EHNE (Euskal Herriko Nekazarien Elkartea)
EHNE Nafarroa 1986ko apirilaren 3an sortua da. Bere helburua da eredu familiar eta sozialago batera iristea. Ekoizleoi kalitatean eta gertutasunean oinarritutako produktuak eskaintzeko aukerak zabalduko dituen nekazaritza eredu jasangarri baten alde borrokatzen du. Ama lurra errespetuz landuko duen eta guztiontzat prezio duinak bermatuko dituen nekazaritza nahi du. Elikadura burujabetzaren kontzeptua garatu eta landuko duen nekazaritza eredua nahi dugu.

Belaunaldi aldaketa eta nekazari gazteak sektorera bultzatuko dituen neurriak aldarrikatzea eta hartzea ezinbestekoa ikusten dugu. Baita ere Ikusmolde eta balio feministak txertatu eta patriarkatutik datorkigun baliabideen menperatze ikusmolde horretatik, natura eta gizakion arteko harremana errespetutsu batera jo nahi dugu.

INTIA
INTIA (Nekazaritzako Elikagaien, Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutua) enpresa publikoa da, Nafarroako Gobernuarekin lotuta. Nafar elikagai ekoizpeneko baliozko kate osoan egiten du lan, zorroztasunarekin eta irizpide tekniko independientearekin.

Enpresak lan desberdinak egiten ditu eta zerbitzu eskaintza zabala du. Laguntza tekniko zuzena ematen die nekazaritzako elikagaien sektoreko profesionalei. Ikerkuntza eta esperimentazioa egiten du ere, bere lursail esperimentaletan, eta Europar proiektuen bidez.
Era berean, INTIAK Nafarroako sormarken kontrola eta egiaztapena egiten du (Tuterako Orburua, Lodosako Pikilloa, Nafarroako zainzuria, Nafarroako Olioa, Nafarroako Patxarana, Nafarroako Aratxea, Nafarroako Arkumea, Nafarroako Ardoa, Erronkari Gaztak eta Idiazabal gaztak).Nafarroako kalitatezko elikagaiak bultzatzea eta sustatzea da enpresaren beste lan arlo garrantzitsuenetariko bat: Reyno Gourmet kalitatezko marka kudeatzen du.INTIAk galzoriko arrazak eta bertako barietateen sustatzeko lan egiten du funtsezkoak baitira sektorearentzat eta Nafarroako herrietako giza harremanetarako.

NEKAZARITZA SEKTOREA NAFARROAN

Nafarroak iparraldetik hegoalderaino aniztasun geologiko, geografiko, biologiko eta klimatologiko haundia du eta ondoriz laborantza motak ere anitzak dira.
Nafarroak milloi bat hektareko zabalera du, eta hoien %64 oihana, basobera eta mendi larreak.

Nekazaritza edo labore lurrei dagokienez berriz gutxi gora behera Nafarroak 290.000 hektarea ditu eta horietatik 100.000 inguru ureztatzendira. Labore lurretan nagusi dira:

  • zekaleak, garagarra eta garia 190.000 ha
  • Forrajeak, belarra, alfalfa, artoa, zalkea 115.000 ha
  • labore industrialak, kolza eta girasola nagusi 48.000 ha
  • barazkiak, 33.000 ha, gehienak ureztatuak
  • lekadunak, 22.000 ha, illarrak, babarrunak, babak…
  • Frutalak 6.000 ha, almendroak, udareak, melokotoiak…
  • Oliba ondoak 6.000 ha inguru oliba olioa ekoizteko
  • Mahastiak 17.000 ha ardoa ekoizteko

Abeltzaintzaren inguruan modu intensiboagoan eta larreak probetxuz:

  • Ardiak, 500.000 inguru, Rasa haragi arraza (320.000), eta Latxa esne arraza (160.000)
  • Esne behiak, 28.000 inguru umatuak
  • Haragi behiak, 50.000 inguru umatuak
  • Zerriak denera 600.000 inguru bai umatuak bai gizentzen

Badira hegazti ustiategiak ere, ekologikoan ari direnak batzuk eta modu intensiboagoan beste batzuk. Eztia eta erleen inguruko ekoizleak ere badira.
Azkeneko 20 urteetan nekazaritzari lotuta bizi den jendeak behera egin du Nafarroan eta nekazari profesionalak orain 3.000 inguru ditu, beste asko jubilatuak eta belaunaldi erreleboa ez dago bermatuta. Oso arriskutsua ikusten da herri txikien hustutzea, Iruñea inguruan bizi baita populazioaren % 52a.

​Aintzineko urteetako eskualde gomitak:
2010: Périgord
2011: Bretainia
2012: Aveyron
2014: Savoie
2015: Normandia
2016: Auverña
​2017: Provence Alpes Côte d’Azur
​2018 : Poitou Charentes