• Accueil
    • Lurrama 2020
    • Le livre Lurrama
  • Conférences
    • Thématique 2020
    • Parrain
    • Une agriculture microbienne
    • Assurer la sécurité alimentaire de demain
    • De la fourche à la fourchette
  • Animations
    • Animaux
    • Enfants
    • Marché
  • Harrera
    • Lurrama 2020
    • Lurrama liburua
  • Mintzaldiak
    • 2020ko tematika
    • Gazaita
    • Mikroben eragina laborantza elikadura eta gure osagarrian
    • Biharko elikaduraren segurtasuna bermatu
    • Hazitik azitara : nolako Ipar Euskal Herria 2050an ?
  • Animazioak
    • Kabalak
    • Haurrak
    • Merkatua
  • Repas
  • Infos
    • Infos pratiques
    • Presse
    • Ils nous soutiennent
    • Pourquoi Lurrama?
    • Autobus
    • Contact I Newsletter
  • Xehetasunak
    • Xehetasun pratikoak
    • Prentsa
    • Laguntzen gaituzte
    • Zergatik Lurrama?
    • Harremanak I Berripapera
    • Autobusak
  • Animations 2020
  • Animazioak 2020
  • Apairuak
  LURRAMA La ferme Pays Basque - Biarritz - Salon de l'agriculture paysanne

"laborantza   elikatzaile   baten   alde ! "

2018 EDIZIOKO EGITARAUA
Aurten Laborantza Politika Bateratua (LPB) aipatuko dugu, batez ere laborantzaren helburua elikadura ekoiztea dela azpimarratuz. LURRAMA-k kalitatezko elikagaiak ekoizten dituen laborantza sustengatzen du, eta lurralde bakotxaren elikadura burujabetza helburutzat hartzen du. Hortara heltzeko, LPB-ak laborantza herrikoi eta familiarra sustatu behar du !
LURRAMA AINTZIN:
Miarritzeko Le Royal zinegelak filma bat proiektatuko du:
Azaroaren 8a, osteguna, 20:30 : "Bientôt dans vos assiettes (de gré ou de force)" 
​
Gaualdiak solasaldi batekin segituko du bi hizlarirekin : Daniel Barberarena (Iholdi-ko laboraria eta Euskal Herriko Laborantza Ganbara-ko kidea) eta Iker Elosegi (Euskal Herriko Laborantza Ganbara, LURRAMA).

LURRAMAN:
AZAROAREN 16a OSTIRALA
> Sukaldari eta laborari belaunaldi berri bat Euskal Herriko laborantza herrikoiaren zerbitzuko
Azaroaren 16a, ostirala 10:00-etan - Hall 1
Hizlariak : Xavier Hamon (sukaldaria eta « Frantziako Slow Food-eko sukaldarien aliantzaren » lehendakaria), Christian Aguerre (Itsasuko laboraria) eta Arturo Villanueva Arteaga (Ziburuko Maitenia jatetxeko erosketen arduraduna). Euskal Herriko laborantza eta ostalaritza ikastetxeetako gazteer gomita berezia egin nahi diegu !
​

> Estreinaldia
Azaroaren 16a, ostirala 11:00-etan - Hall 1
Gérard Choplin aurtengo gazaitak « Laborantza politika elikatzaile baten alde ! » tematika aurkeztuko du. Ondotik Dacian Ciolos-ek LURRAMAri egin mezua bideo baten bitartez ikusgai izanen da (europear komisioko laborantza eta baserri garapenerako komisarioa izana da).

> "La négociation"
Azaroaren 16a, ostirala 15:00-etan- erdiko solairuan
Nicolas Frank-en filma
Stéphane Le Foll, laborantza ministro ohiak Bruselan ereman LPB-aren inguruko negoziaketak segitzen dituen dokumentala. 
Ondotik Eric Andrieu eurodiputatuarekin solasaldia.

> LPB-aren erreforma : laborantza eta politika elikatzaile baten aldeko proposamenak
Azaroaren 16a, ostirala 17:30-tan- erdiko solairuan
Parte hartzaileak : Gérard Choplin (2018ko LURRAMAren gazaita), Eric Andrieu (eurodiputatua), Laurent Pinatel (Confédération Paysanne-eko bozeramailea).


AZAROAREN 17a LARUNBATA
>  Zein laborantza eta elikadura politika ipar Euskal Herriarentzat ?
Azaroaren 17a, larunbata 11:00-etan- erdiko solairuan
Mahain ingurua : Panpi Sainte Marie (ELB sindikatua), Michel Etchebest (Euskal Hiriguneko lehendakari ordea).

> Notre-Dame-des-Landes-ko aireportu proiektua baztertuta, zein da ZADeko lurren geroa ?
Azaroaren 17a, larunbata 15:00-etan  - erdiko solairuan
Hitzlariak : Camille eta Violette, ZADeko biztanleak eta Mauvaise Troupe taldeko kideak

> Lobby-ek gure platerak nahi dituzte !
Azaroaren 17a, larunbata 17:00-etan  - erdiko solairuan
Mahainaren inguruan : Benoît Biteau (Charente-Maritime-en laboraria, Akitania Berria eskualdeko kontseilaria, ureztatzeari buruz aditua), Loïc Prud'homme (diputatua, elikadura industrialari buruz egina izan den parlamentu inkesta taldeko lehendakaria), eta Corinne Lepage-en hitz hartzea bideo baten bitartez (abokatua, ingurumenaren ministro ohia).

> Les petits gars de la campagne 
Azaroaren 17a, larunbata 18:30-etan  - erdiko solairuan
Arnaud Brugier-ren filma.
LPB-a hobeki ulertzeko eta laborantza debate publikoaren erdian berriz ezartzeko !​
​

2018   edizioaren   Gazaita

Photo
Gérard Choplin-ek agronomo ikasketak egin ditu.

1982-tik 2008-ra Europear laborari koordinazioa, Via Campesina bilakatu denaren animatzailea izan da. Gaur egun idazle eta analista da, laborantza politika eta elikaduraz berezitua da. Bruselan bizi da.

« Laborari jazarri, biharko laborari : beste laborantza eta elikadura politika baten alde » liburua atera du 2017-an, aldaketa eragin nahi duen laborari mugimendu europear horren kronika.

Azaroaren 16an 17:30-tan iraganen den mahain inguruan parte hartuko du Laurent Pinatel eta Eric Andrieu-rekin. LPB-aren erreformaren inguruan bere proposamenak aurkeztuko ditu, LPB-ak kalitatezko ekoizpenak, baliabide naturalak babestu eta gizarte zuzenago bat bultza ditzan.

Propulsé par Créez votre propre site Web unique avec des modèles personnalisables.