Lurrama (ama-lurra), Euskal Herriko Laborantza Ganbarak sortu zuen, laborantza herrikoia eta iraunkorra bultzatzeko: gizonak eta natura errespetatzen dituen laborantza.
Lurramak, ehunka laguntzaileen lanari esker, gomitatzen zaitu, erakusketa, merkatu, apairu, animazio eta giroan parte hartzeko!
Laborantza herrikoia, zer da ?
Etxalde baten sistema bere osotasunean eta bere berezitasunetan ulertzen laguntzen dute zeharkako 6 gai horiek. Laborariak helburutzat hartzen ahal ditu, bere erritmoari eta etxaldeko errealitateari egokituz:
Tokiko garapena eta lurraldearen dinamika, lan eskaintzen sortzea, lurraldearen baloratzea, tokiko bizian implikatzea, ekoizteko eta saltzeko sare kolektiboen erabiltzea.
Lurrama sustengatzeko eta EHLG laguntzeko, beherean egin klik !