aurtengo afitxa

Ma-Pi Ostizek eraman du antolatu genuen argazki lehiaketa.
30 pertsonek parte hartu zuten, 55 argazki bidaliz. Lurramako kideen artean momentu aberatsa bizi izan dugu, argazki bakoitxak ixtorio bat kondatzen duelako. Maila biziki altua zen, eta aukeratzea beti zaila izanik ere, lehiaketan parte hartu zuen Ma-Pi Ostiz argazkilari profesional berriarena hautatu dugu (@mapirudi).
Kuiatxo borobila eskuan, haur gazte honek Lurra planeta altxor bat bezala erakusten digula iduritu zaigu, eta funtsean hau zen erran nahi genuena gure aurtengo tematikarekin : "Biharko mundua, gaurko hautua". Planeta babesteko, altxor bat bezala kontsideratu behar dugu, eta gaurdanik eginahalak egin bai laborantzan, bai arlo guzietan, lurra eta jendea osagarri onean atxikitzeko.

lurrama 2020
ezeztatua
Itxialdia dela eta, gure aurtengo edizioa ezeztatzera behartuak gira.
Apiriletik, formula desberdinak landu ditugu, suprefeturaren gomendioen arabera egokituz, bainan ezin dugu bururaino joan. 15garren edizioa berezia izanen zela bagenekien, bainan ez zela eginen ez genuen sinetsi nahi.
"Biharko mundua gaurko hautua" tematikarekin jorratu nahi genituen gaiak, sekulan baino gehiago gure gogoetan dira, eta itxiladi honetan biziko dugunak berriz erakutsiko digu bide onera ez goazela.
Gizartean galdera hauek zabaldu nahi eta behar ditugu. Gure gaurko aukera guziek eragina dute, orain has gaitezen desberdinki kontsumitzen, kalitatezko eta hemengo mozkinak erosiz ! tokiko laborariak defendi ditzagun eta sustenga ditzagun, orain itxialdian, eta bihar !
2020ko Lurramarentzat, konferentzia ziklo bat antolatu genuen, berlokalizazioa, elikadura burujabetza, eta mikroben inguruan hausnarketa bat, laborantza bizirik eta naturala gure osagarria zaintzeko erakutsiko zuena.
Publikoarekin aditu eta laborarien ekarpenak partekatu nahi ditugu, eta hitzordua ematen diegu azaroaren 14an goizeko 11etan plazaratuko dugun bideo bat begiratzeko www.lurrama.org webgunean. Dominique Bourg, Marc-André Sélosse, Aurélie Trouvé eta Nicolas Girod-ek bideo batean haien lekukotasuna eskainiko digute.
Espero dugu bederen mezu hau zabaltzen lortuko dugula eta jendeen baitan hausnarketa pizten.
Aldiz, 2050eko azita deskubritzeko Itsasun egin behar genuen konferentzia berantago programatzea erabaki dugu, egoera sanitarioak bermatuko duelarik.
Azkenik, Lurrama sustengatu nahi duten guziek EHLGko emaitza kanpainan parte har dezaten deitzen ditugu, Lurramari esker, EHLGk hainbat proiektu hausnartu eta gauzatu ahal duelako urtero.
https://don.ehlgbai.org/eu/campaigns/don-ehlg/
Eginahalak egin ditugu 2021ean berriz elkartzeko Irati gelan !