Aurten Lurramaren edizio berri hunen karietara Nafarroa dugu euskalde gomitatua.
Lehiaketa Euskal Herriko pertsona eta elkarte mota guzieri idekia da izan dadin gastronomia, kultur, kirol edo sustengu elkarte. Talde bakotxa bi taldekidez osatua izan beharko da. Izena emaitea urririk da, eta azaroaren 5a aintzin egin behar da, mail bat igorriz antolaketari : mikel@ehlgbai.org.
Antolaketak emanen dauzkizuete osagaiak, eta hauek baizik ez dira erabiltzen ahal :
Patatak
Arroltzeak
Tipulak (fakultatiboa)
Biper eztiak fakultatiboa)
Pikilloak fakultatiboa)
Ezpeletako biper errautsa
Gatza, Biper Beltzaeta Oliba olioa
AOP OSSAU IRATY GASNA LEHIAKETA
AOP Ossau-Irati eremuko gasna lehiaketa handiena 50 bat partehartzaileekin, hiru kategoriekin (mendiko gasna, etxeko gasna eta esnetegietako gasna).
herriko ogi lehiaketa
Herriko ogiak laborariak, eiherak eta okinak biltzen ditu, Euskal Herrian osoki ekoiztua den ogia proposatzeko.