Azaroaren 11a
UNIBERTSITATE HERRIKOIA
11etan, lehen estaia
Hartza, otso eta kanpoko hazkuntzaren arteko talka
Pirineoatan luzaz bizi izan dira hartza eta otsoa. Hazkuntzari egin makurren ondorioz laborariekin beti harreman zailak izan dira. Otsoa 20. mende erditsutan desagertu zen. 20garren mendearen azken urteetarako, hartza biziki guti agertzen zen Basabürian. Bainan gauzak aldatuz doaz. Nehork ez ditu ahantzi 2018ko urrian Frantses estatuak Biarnoko mendietan askatu dituen bi hartzen irudiak : iluntzean, helikopteroz, biztanle guzien gainetik pasatuz. Badea hau bainan inposaketa sinbolo hoberik? Duela hilabete guti, Oztibarre aldean otso baten makurrak inarrosi ditu hango laborariak. Galdera hau da : gaurko egunean, posible dea Pirineotan eta bereziki Euskal Herrian kanpoko hazkuntza eta otso edo hartzaren arteko elkar bizitza bat?
Bada 30 urte Frantziako estatuan otsoa, Italiatik jina, hedatzen ari dela. Bada 30 urte ere Bizkaia eta Araba mugetan dabilela haragijale hau. Hango artzaintza, bederen mendia baliatzen zuena kasik desagertua dago. Biarnon luzaz bizi izan dira bertako hartzarekin. Ariege eskualdean aldiz, mendi batzu berrikitan utzi dituzte artzainek, hartzaren beldurrez.
Mahain inguru hontan, ikerlari batek Frantziako estatuan azken 30 urteetan otsoaren hedapenaren ondorioak azalduko ditu ; artzain/laborari batzuek heien lekukotasunak emanen dituzte. Gogoeta bat eginen da Euskal Herriko kontestuan halako "elkarbizitza" baten posibilitate edo ondorioetaz.
Nicolas Lescureux (CNRS Montpellier), Samuel Marguet (Hautes Pyrénées-ko laborari), Laurent Irigaray (ELB).