Azaroaren 11a
UNIBERTSITATE HERRIKOIA
11etan, lehen estaia
Mendiaren erabilpena nola partekatu ?
Milaka urtez mendia lekuko biztanleen bizibidea izan da : hazkuntza, ikazkintza, oihangintza, meagintza...
Azken hamarkada horietan, mendia abusagailu bezala baliatua da, izan dadin ibiltzeko, lasterka aritzeko, moto edo autocrosseko zoingehiagokak antolatzeko, ihizirako edo beste aktibitaterendako. Mendia lanbide dutenentzat, bereziki artzain eta laborariendako arazoak sortzen ahal ditu egoera honek. Nola egin aste buru guziz, ehunka jenderen pasaiek ardi tropa etengabe mugi arazten dutenean? Nola egin ibiltarien xakurrek lasterkatzen dituztelarik, kabaleak iziturik behar ez duten lekuetarat igorriz eta kasu larrienetan kolpatuz edo hilez? Nola egin denek behar dugun elikadura ekoizten duten artzain laborarien lana errespetatzeko? Lehentasunak finkatu? Espazioak aktibitateen artean partekatu? Konponbideak pedagogiaren gain utz? Aktibitate batzu debekatu? Ez da gai erraza, bainan arazoak hor direla ez da dudarik. Aski da oroitzea biziki berrikitan, COVIDaren eraginez berriz "askatuak" izan girelarik, nolako kalapitak izan diren mendigune batzuetan, dela autoak nun nahi utzirik, dela alimaleko pestak antolaturik (eta ondarkinak utzirik)... Zer eta nola egin? Badira han-hemenka partekatzea merezi duten esperientzia batzu.
Mahain inguru honetan, Jean Michel Antchordoqui (AFP Hirumendi), Xavier Costes (La pastorale pyrénéenne), Allande Errezarret -ek(Bizi!) parte hartuko dute.
3etan, lehen estaia
Mendiko laborantza : berezitasun batzu
Milaka urte mendia baliatua dela, bereziki hazkuntzarendako. Belar jaleak dira hain zuzen mendiko baliabide nagusia (belarra) transformatuz guretako elikagaiak egiten ahal dituztenak, izan dadin haragi, esne, gasna... Ipar Euskal Herrian ainitz etxalde bada, gehienak ttipi edo ertainak, mendia baliatzen dutenak. Ainitzez etxalde eta laborari gutiago litaizke mendia baliatzerik ez balitz. Mendian laborantzaz bizitzeak erran nahi du horko baldintzetarat egokitzea : malda, negua, lur eskasia, lur meheak, mekanizazio zaila... Laborariek, bizitzeko, teknika berezi batzu garatu dituzte, batzuetan biziki aspaldikoak. Egin molde horiek (iratze mozte, mendiko suak, erreparoa, mendian gasnatzea...) dituzte oraiko etxaldeak biziarazten, bai eta ere paisaiak eta bioaniztasuna segurtatzen.
Mahain inguru honetan, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak azken hamarkadetan mendian izan diren paisaia aldaketeri buruz egina duen ikerketa baten berri emanen du, eta laborari batzuek mendiari lotuak diren praktika batzu aipatuko dituzte.
Guillaume Cavaillès (EHLG/Life Oreka mendian) eta Frantxoa Mocho (laborari).
5etan, lehen estaia, gela 1
Laborarisa eta laborarien arteko parekotasuna, noiz ?
Andere Nahia elkartea gizon eta emazteen arteko parekotasunaren alde borrokatzen da Euskal Herrian, besteak beste laborarien munduan. Elkarteko laborarisak eta kideak hausnarketak eramaten dituzte denek elgarrekin ongi lan egin dezaten.
Andere Nahia elkarteko kideek eramanik.
5etan, lehen estaia, gela 2
Prehistoria denboretatik gaur arte, jendeak baliatua duen mendia...
Lehen jendakiak duela 200-300 000 urte iritsi ziren gure eskualde horietarat. Fauna eta landareak bezala, egokitu behar izan dute, klima hoztu (glaziazioak!) edo berotzen zelarik... Ezagunak dira Euskal Herriko harpeetan diren bison, mamut edo ipar orein marrazkiak... Bada aspaldi ez dela gehiago halako animalirik hemen gaindi. Duela 7000 urte inguru hasi ziren hemengo biztanleak landareak ereiten eta kabaleak hazten. Sekulako iraultza izan zen hau, eta geroztik hola gira elikatzen... Arkeologian aditua den eta azken urteetan Euskal Herriko mendietan miaketak antolatu dituen Pablo Marticorenak azken milurtetako berri emanen dauku, miaketen emaitza batzu azalduz eta mito batzu hautsiz : Neandertal mendian zebilen, Euskal Herriko lehen artzainak ez ziren miserian bizi eta hemengo mendietan izan da, garai batzuetan, ardiaz mendietan : erdi aroan, urde hazkuntza izan zen nagusi !
Pablo Marticorenak emana.