Gure lurra, gure jatekoa
Euskal Herrian, denek lurra nahi dute. Lurra, elikatzeko helburuarekin ? Ez da errana. Gehienetan, lurra euskarri gisa hartua da : gure bideak, tren bideak, lan eremuak edo etxeak eraikitzeko, eta gero ta gehiagotan, aberats batzuen plazerrarendako. Hori gertatu behar zen Arbonan, 15 hektareko lurretan. Lur bereganatze forma horrek ELB eta Lurzaindiako laborariak ASKI erratera eraman ditu ekainaren 23an. Geroztik okupazio luzea iragan da eta 4 hilabeteen ondotik, urriaren 24an geldituko da Lurramarekin.
Aurtengo edizio berezian, « Gure lurra, gure jatekoa » lema naturala izanen dugu. Hastapenetik, Lurramak loturak sortzeko asmoa izan du, laborari eta hiritarren artean, ekoizle eta kontsumitzaileen artean. Aurten oinarrizko lotura oroitarazi nahi diegu : lurra, eguzkia, urak elgarrekin dihardute jaten ditugun landareak, barazkiak, lekadunak, zerealak eta fruituak emateko, edo abereek jaten duten belarra, esnea eta haragia egiteko.
Eta gure etxetik hurbil dena jaten badugu, bioaniztasun landatua eta bertako arrazak babesten ditugu, energia aurrezten dugu, besteak beste garraioak tipituz. Burujabetzarako bidea hartzen dugu ere, gaurregun pairatzen dugun sistema liberala eta kapitalistak munduko beste puntan merke ekoiztuak diren elikagaiak kontsumitzera bultzatzen gaituztelarik. 2020ko martxoan pandemia hedatu delarik, halako dependentziaren mugak eta lanjerrak ikusi ahal izan ditugu. Eskasaren beldurrez supermerkatuetako apalak husten zirelarik, kontsumitzaileak ohartu dira haien etxe ondoan ekoizleak bazirela eta desberdinki kontsumitzen ahal zela.
Horregatik, lurra da babestu behar dugun baliabidea. Ez da bukaezina, eta lurra behin artifizializatu eta, ez da sekulan laborantzara itzuliko, ez da gehiago hazkurri emaile izanen ! Eta segitzen badugu artifizializatzen, ez gira halere jatetik geldituko, beraz gure janaria beste leku batean ekoiztuko da, leku hortako jendeek berriz beste toki bateko ekoizpenak kontsumituko dituztelarik.
Iparraldean, 2015etik 2018ra 2450 hektare laborantza lur baino gehiago galdu ditugu (Saferen xifren arabera). EHLGk egindako lan baten arabera, epe hortan emendatu den jende kopurua elikatzeko, 6000 hektare laborantza lur beharko genituen. Lurraman lan hau aurkeztuko dugu : 2050eko lur beharrak, garatzen den biztanlegoaren elikadura beharrak oinarritzat hartuz, bi elikadura mota aztertuko dira, alde batetik gaurregun duguna eta bestetik osasuna, ingurumena, klima babesten duen eta defenditzen dugun laborantza modeloaren arabera, izan behar genukena.
Uste dugu Euskal Herriak elikadura burujabetzara joan behar duela, lurra babestu behar dugula bere elikatzeko funtzioa bermatzeko, eta orain baino barazki, lekadun eta fruitu gehiago ekoiztu beharko dugula. Horretarako, laborari gazteak plantatzen lagundu beharko ditugu, ez bortxaz laborari seme alabak, baina laborantza mundutik at direnak ere. Gazte horientzat lurra eskuratzea oztopo handia da. Gaurko aukerek, bakarrik edo kolektiboki eginik ere, lurraren bilakaeran eragina ukanen dute eta ondorioz gure elikaduraren etorkizuenean !